... Foro sozialetik ondorioztatutako 12 gomendio.
Desarmea, presoak eta iheslariak, biktimak, bizikidetza… guztiak hartzen dituzte aintzat gatazka konpontzeko bidean.
Gobernuak, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa (batzuek ukatu nahi izan arren, bada eta preso politikoz osatutako kolektibo bat Espainiako eta Frantziako karteletan barreiatuta), alderdi politikoak, sindikatuak, gizarte eragileak eta norbanakoak, guztiak, jartzen gaituzte gomendiook gatazkaren ondorioak gainditzeko ezinbesteko eragile.
Ez dago ihesbiderik askok, uste baino gehiagok, langintza honetatik ihes egin nahi duten arren.
Beti aldarrikatu dugu jendarte zibilaren parte hartzea gatazkaren konponbidean. Orain badugu bide-orria. Erantzukizunez jokatzea dagokigu. Markoak eskaini eta gomendiook bete daitezken jendarte zibila aktibatzea dugu helburu.
Asko daukagu jokoan. Sufrimendu eta min asko dago tartean. Bidea tentuz eta prezipitaziorik gabe egin beharko dugu, baina etenik gabe, aldi berean.
Gomendiook jarritako orubearen gainean etorkizuna eraikitzen hastea dagokigu; guztioi, ihesbiderik eta saihesbiderik gabe.