Munduko langileriaren eguna. Urteotan inoiz baino jipoituago daudenen borroka eguna. Eibarren izan naiz Borrokatu, matxinatu, irauli lelopean egin den manifestazioan. Bi ideia nagusirekin gelditu naiz: aurtengo Maiatzaren Lehena eta hilabete bukaerarako deitutako greba orokorra inflexio-puntu izango omen dira eskubide sozialean aldarrikapenean eta lanketan. Sindikatuek egun isolatuetatik harantzagoko lanketa proposatu digute. Heldu beharreko erronka, dudarik gabe. Egoera irauli nahi badugu eguneroko lanarekin egin besterik ez daukagu. Bigarren ideia burujabetzarik gabe ez dugula egoera irauliko izan da. Guztiz ados. Gure etorkizuna erabakitzeko ahalmenik gabe, ezin egoera irauli. Beraz, erronka biak uztartu eta etorkizun libre baterako bidea egiten hastea dagokigu.
Bien bitartean, Iñigo Urkullu lehendakariari PPri eta PSEri hiru herrialdeetarako akordio iraunkorra eskaintzen entzun diot. PNVk goian aipatutako kontrako norabidean egin nahi du etorkizuna. Eskuinetik eta espainolen eskutik eraiki nahi du etorkizuneko Euskal Herria.
Horra hor, proiektu politikoen arteko aldea.