... idatzitako eta bertan irakurritako mezua. (…) "Herri hau ere edo euskaraz pentsatuko dugu edo ez da izanen", besteak beste. Eta herri hau edo da edo ez da euskaraz biziko, pentsatu nuen nik. Biak ere guztiz elkar lotuta baitaude.
Astean jakin dugu Eskozian jarri dutela erabakitze-eskubidea gauzatzeko data. Katalanak ere buru-belarri ditugu independentziarako bidean jarriko dituen bide-orria lantzen.
Datorren igandean, berriz, Aberri Eguna dugu Euskal Herrian. Iruñera joango naiz ni Independentisten deialdira herri hau izanen delako.
Euskal Herrian erabakitze-eskubidea gauzatzeko bidean lan handia daukagu egiteko oraindik; baina inguruko haizeak aldeko ditugu eta gure esku dago bide hori lehenbailehen egitea. Indarrak batu eta etorkizuna erabakitzeko dugun eskubidea aldarrikatu eta beharrezkoa bada, nik hala uste dut, aldebakartasunez gauzatu. Badugu beraz, eskoziarren eta katalanen bidetik geure bide propioa egiteko aukera.
"Herri hau erditu nahi badugu, inork erditzekotan, ama-hizkuntzak erdituko gaitu", bukatu zuen Ametsek.
Erditu beza, bada.