"Geurea Ikurrina"

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2013ko mar. 5a, 01:00

Madrilgo Gobernuak EAEn eta Nafarroan dauzkan delegatuek...

... Carlos Urkijok eta Albak, etengabeko jazarpena abiatu zuten udal abertzaleen aurka, 2011ko udal eta foru-hauteskundeak izan zirenetik. Udal balkoietan bandera espainola jartzeko agindua delitu penalaren mehatxuaz lagunduta, Nafarroako bandera gainontzeko herrialdeetatik kentzeko agindua, Euskal Presoen Euskal Herriratzea eskatzen duen banderola udal-fatxadetatik kentzeko agindua… Astero asmatzen dute herri honen identitatearen ikurren kontrako erasoren bat. Etengabea da. 

Orain artean udalek imajinazioz eta ausardiaz erantzun diote erasoari. Beraien jokoan sartu gabe, geureari eutsiz eta herri honek independentziarako bidean daukan bide-orria ahaztu gabe.

Nahiko lukete ekintza-errepresioa-ekintza zurrunbiloan murgilduko bagina. Baina iparra garbi daukagu; baita herritarrok ere. Bergaran ikurrinaren omenaldiari herritarrek emandako babesa ikusita, sintonian ari gara udalak eta herritarrak.

Horixe da bidea; gainontzeko erasoei ere modu bertsuan erantzun beharko diegu. Elkarrekin eta ausardiaz.

Zorionak udalei eta herritarrei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak