"Errua gurea balitz bezala"

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2012ko aza. 26a, 16:00

Aspaldian, Amaia Egañak bere buruaz beste egin zuenetik batik bat...

... ahoz aho dabil etxe-gabetzeen kontua, jendea bere etxetik botatzearen kontu hau atzokoa ez den arren.

Orain artean inolako eskrupulurik gabe etxe-gabetzeak ahalbidetu dituzten alderdiak ere asaldatu egin dira, nonbait. Baina irtenbidea jartzeko orduan lehengo lepotik burua. Estatu Espainolean 400.000 etxe-gabetze izan omen dira jadanik, Euskal Herriko datuak ere ez dira hobeak. Baina kasu hauetako asko eta asko isil-isilean bizitzera kondenatu nahi gaituzte. Hipoteka ordaindu ezinda egotea lotsagarria dela sinestarazi nahi izan digute, eta nola salatu, bada, arrazoi horrexengatik etxetik bota gaituztela? Errua gurea balitz bezala tratatu da gaia. Gure aukeren gainetik bizi izan omen gara orain arte. Etxebizitza-eskubidea aipatu ere ez da egiten. Errua herritarrona, dudarik gabe!

Bien bitartean, krisi sakon honetara ekarri gaituen sistemak bere bidea jarraitzen du krisian sakonduz eta ondorioak herritarrok pairatu ditzagun bideratuz.

Kalera ateratzeko ordua iritsi zaigu aspaldi. Jar ditzagun errudunak bere tokian eta sistema errotik aldatzeko beharra aldarrikatu dezagun. Hori egoera iraultzeko gure aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak