"Parlamentu berria"

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2012ko urr. 30a, 01:00

Urriaren 21ean izandako hauteskundeen ondoren...

... Gasteizen sortuko den parlamentuaren 3/4a abertzalea izango da eta horrek sekulako aukerak ireki ditzake datozen lau urteetarako. Alderdi abertzaleen esku egongo da Euskal Herria oinarri hartuta herri moduan jardutea Madrilen aurrean. Erabakitze-eskubidearen inguruko erabakiak hartzeko ateak zabal- zabalik ditugu Gasteizen. Ikusi egin beharko EAJk kanpainan argitu nahi izan ez duen jarrera zein izango den datozen lau urteetan. EH Bilduk egin du bere eskaintza. 

Gauzak zailxeago ditugu egungo krisiari aurre egiteko proportzio berdinetan osatuko baita parlamentua orain arteko eredua defendatzen dutenen mesedetan. Parlamentuaren hiru laurden eredu ekonomikoa eta soziala dagoenetan mantentzearen alde baitago. Nik neuk zail ikusten dut gauzak daudenetan mantenduz krisi honetatik ateratzea. Errotik aldatu ezean, jira eta buelta ibiliko gara zurrunbilo berdinean.

Legegintzaldi interesgarria izan daiteke nazio ikuspegitik eta lanez betea ikuspegi sozialetik. Garbi dagoena da aspaldiko partez ni eta beste asko ordezkatuta egongo garela parlamentu horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak