"Eta orain zer?"

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2012ko urr. 1a, 02:00

Zutabe hau argitaratzen denerako...

... irailaren 26ko greba orokorra pasatuta egongo da. Egun esku artean ditudan datuen arabera arrakastatsua izango zen eta are arrakastatsuagoak grebaren testuinguruan antolatutako mobilizazioak. 

Beraz, urrats hau gaindituta aurrera begira jartzea dagokigu. Hemendik aurrera zein izango da Madrilgo politika suntsitzaileei aurre egiteko estrategia?

Bada garbi dagoen elementu bat: herri moduan jardun ezean gureak egin du.

Kapaz izango al gara herri gisa aurrera egiteko estrategia artikulatzen? Nola egin dezakegu bidea elkarrekin kaletik, lantegietatik, erakundeetatik…?

Gehiengo sindikalak eta beraien posizioekin bat egiten dugun alderdi eta eragile sozialek berehalakoan hasi beharko genuke hausnarketa hori partekatzen eta gure burujabetza osoaren (baita ekonomikoa ere) aldeko urrats errealak eta eraginkorrak planteatzen eta egiten.

Euskal Herriak etorkizuna dauka, baina ez Estatu Espainolean. Akordio sindikal, sozial eta politiko zabala osatu behar dugu egoera hau irauli nahi dugunon artean.

Eta eginkizun hau ere atzoko behar dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak