"Oporretako itzulera"

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2012ko abu. 4a, 02:00

Ez naiz oporretara joan aurretik itzulerarekin pentsatzen jartzen den horietakoa.

Egunean egunekoa disfrutatzea gustatzen zait eta are gehiago oporretan.

Oraingoan, ordea, itzuleran izango dugun egoerak kezkatzen nau. Egingo dugu bi-hiru-lau asteko parentesia; nahiago nuke luzeagoa izatea eta zer esanik ez datorkiguna ikusita. Estatu Españolean egoera ekonomikoa muturrekoa da eta okerrera doa. Erreskatea ate joka dugu urduri, murrizketa gehiago ezarriko dizkigute, estatuko antolaketa politikoa aldatzera joko dute. Estatu Españolak behea joko du eta azpian harrapatuko gaitu. Irtenbidea bakarra da: Euskal Herria bere buruaren jabe egitea. Alferrikoak dira erdibideak. Estatu Españolean ez dugu etorkizunik.

Akordio zabala erdietsi behar dugu burujabetzaren bidean urrats eraginkorrak egiteko. Eta honek guztion konpromisoa eskatzen du: alderdiena, sindikatuena, eragile sozialena, herritarrena…Irailaren 26rako greba deialdia dugu. Jar dezagun greba akordio zabal horren bidean lehen mugarri gisa.

Ondo-ondo pasa oporrak eta ekin diezaiogun burujabetzaren bideari lehenbailehen; ahal dela gaurdanik. Bestela itzuli bezain pronto.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak