"Batu Gaitezen' Bilduren aurka"

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2012ko uzt. 4a, 02:00

2009an Markel Olanok Batu Gaitezen ekimena egin zuen publiko.

Abertzaleak batzeko proposamen gisa aurkeztu ziguten ekimen hori.

Bitartean Euskal Herriko ezkerreko soberanistak Biltzen hasi ginen. Egin genion EAJri horra batzeko deia. Erantzuna borobila izan zen: EZ.

Hiru urte beranduago agertu da Batu Gaitezen haren benetako helburua. EAJ Batu da bai, PSE eta PPrekin Batu da Bilduren aurkako erasoan. Alduntzinen zentsura mozioa, Donostiako Gobernuaren ilegalizazio mehatxua… Eta eskua sutan jarriko nuke BATU dela hauteskunde ondoren Jaurlaritza EHBilduren esku egon ez dadin. Denborak erakutsiko digu hori ere.

Bitartean Ezkerreko Independentistek Biltzen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu; euskal herritarrek hala eskatzen dutelako, proiektu sendoa osatu dugulako eta elkarlanean sinisten dugulako. Ez inoren aurka, herri honen arazoen konponbidearen alde baizik.

Garbi dago Egibarren EAJn gero eta gehiago agintzen duela Urkulluk; Espainian eroso bizi nahi duen EAJk, boterea eskuratzeko edozeinekin paktatzeko arazorik ez duen EAJk, abertzaleoi eraso eta Raxoiri elkarlanerako eskua luzatzen dion EAJk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak