"Pazkoetako ondorengoak"

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2012ko eka. 5a, 02:00

Hau idazten ari naizela zazpi ordu eskas pasatu dira Bitorianatxok...

... Errege Seminariorako bidea hartu duela. Aitortu behar da biharamun egunean idatzitako zutabea dela hau eta nabarituko zaiola, idazkeran eta inspirazioan. Izan ere, lau egun eta erdi kalean, goizetik gaua ondo sartu arte. Horrela pasatzen ditugu Pazkoak bergararrok. Eta, gazte-gazteak ere ez garenez, nabari du gorputzak eman diogun astindua.

Dena den, aurten izan da Pazkoetan atentzioa eman didan gauza bat: oso neurtuta egin ditugu parrandak; ez da beste batzuetako bat-batekotasunik egon. Eguraldia espeziala izan da, programa beti bezain oparoa; baina bergararrok ez gara beti bezain alai eta parrandero ibili. Krisia izan dela arrazoia ondorioztatu dugu lagunartean. Ez dago beste urte batzuetako ez dirurik ez umorerik. Krisiaren ondorioak sentitu duenak ezin du dirua edozein modutan gastatu eta sentitu ez duena etor daitekeenaren beldur da.

Bukatu dira Pazkoak eta errealitate gordin horren aurrean borrokatu beharra dator berriz. Krisitik atera nahi badugu, lehenik eta behin Espainiatik atera behar dugula garbi daukat. Estatu espainolaren gainbeherak azpian harrapatuko ez bagaitu, alde egin behar dugu berandu baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak