"Oraingoan pertsonaletik"

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2012ko mai. 7a, 02:00

Pasa den larunbatean eskubide zibil eta politikoen defentsan...

... puzzle erraldoia osatu zen Donostian. Bateragune auziaren sententzia egun batetik bestera jakinaraziko omen du Epaitegi Gorenak (hau argitaratzerako jakinarazi ez badu). Atzo hasi da Madrilgo Audientzia Nazionalean D3Mren eta Askatasunaren aurkako epaiketa. 

Egin nezakeen hauen guztien azterketa politikoa, egungo eskenatokian suposatzen dutena…baina oraingoan alderdi pertsonaletik hitz egin nahi dut.

Izan ere, ilegalizazio eta epaiketa hauen guztien atzealdean pertsonak daude. Datozen urteetako beraien bizitzaren nondik norakoak erabakiko dituzte epaile arrotz horiek. Eta pertsona hauek hurbil-hurbilekoak dira, lagunak. Gogorra da ikustea eta sentitzea jardun politikoa izateagatik epaileek 9-10 urterako kartzelan sar edo manten ditzaketela.

Bihar Bilbon izango naiz salaketa politikoa egiten. Gaur bihotzetik ari naiz Unai, Miren, Mikel, Amagoia eta beste batzuen ondoan egon nahian. Muxu bana guztiei.

Arnaldok dionari eutsiz neuk ere gaur irribarre egingo dut,irabaziko dugu eta!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak