"Greba ondorengoak"

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2012ko api. 2a, 02:00

Zutabe hau lan-erreformaren aurka deitutako...

... greba orokorraren ondoren argitaratuko da; idatzi, berriz, egun batzuk lehenago idatzi dut. Idazteko momentuan esku artean ditudan datuen arabera, arrakastatsua izango da martxoaren 29ko greba, oso. Bai Euskal Herrian, behintzat.

Zutabe hau argitaratzen den egunean, baina, Madrilgo Gobernuak Ministro Kontseilua egingo du, eta, ohi duen moduan, kontseilu ondoren murrizketa gehiago iragarriko ditu. Bigarrenez, sektore publikoari eragiten dioten murrizketak izango omen dira.

Abenduaren 30ean onartu zituen Sektore Publikorako murrizketa latzak Gobernuak, eta, horrekin ez aski, eta martxoaren 30ean, hiru hilabetera, gehiago omen datoz.

Murrizketa hauek guztiek eskubide sozialak murrizteaz gain, erkidegoek, udalek eta  abarrek daukagun erabaki-eskumena ere murrizten dute.Madrilgo Gobernua ari da hartzen besteoi dagozkigun erabakiak ere. Gehiago ere ba omen ditu prestatuta

Euskaldunok irtenbide bakarra daukagu. Burujabetza. Estatu hau geurea ez izateaz gain, ekonomikoki galzorira eramango gaituena baita.

Independentzia ez da soilik identitate-kontu bat. Egun, behar ekonomikoa ere bada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak