"Zorionak, Antzuola"

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2012ko mar. 4a, 01:00

Martxoan urte bat beteko da Antzuolan hiri hondakinak atez ate jasotzen dituztela.

Aitzindariak izan dira gure bailaran. Laster Antzuolaren bidetik joatea erabakiko dute Debagoieneko beste herri askok ere, eta honela, gurean ere gauzak ondo egiten ditugula erakutsiko dugu.

Atez atekoa ezarri ondoren birritan izan dute antzuolarrek bozka emateko aukera. Maiatzean eta azaroan. Bietan gailendu da atez atekoen aldeko hautua, nabarmen. Maiatzean alderdiren batek ez zuen lortu antzuolarrez osatutako hautagaitza osatzerik ere.

Parte hartzearen lehen oinarria herritarrei entzutea da eta badirudi zenbait gor samar daudela. Atez atekoa ezarri aurretik parte hartze prozesua abiatzen da. Egoera aztertu, eztabaidatu eta sistemaren inguruko erabakiak partekatzen dira. EAJ ezarri aurreko galdeketa eskatzen ari da. Baina sistema ezagutu eta frogatu aurretik galdeketa planteatzea iruzurra da. Herritarroi iritzia eskatzeko orduan ezagutu egin behar dugu galdetzen digutenaz eta ezarri arte atez atekoa ezezaguna da.

Ezagutu eta probatu dezagun atez atekoa. Egin ditzagun gauzak ondo, antzuolarrek bezala, eta guk geuk beste gai askorekin egin dugun bezala, OTA sistema Bergaran…Gero gerokoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak