"Zutabea estreinatuz"

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2012ko ots. 9a, 01:00

Badira urte batzuk Goienan zutabeak idazteari utzi niola.

Esango nuke Goienan ez dudala inoiz idatzi, garai hartan Berrigara argitaratzen baitzen ostiraletan. Pasa dira urte batzuk, bai.
Orain, nire lana txukun antzean egiten badut, hilean behin aurkituko dituzu ostiraleko Goiena-n nire burutazioak. Ideiaren batekin lagundu nahi banauzu, etorri lasai.

Oraingoan azpiegitura handien inguruan ibarrean aste hauetan entzun ditudanekin nator. Udaletako osoko bilkuretan munstro hauen aurkako mozioak aztertu eta onartu dira. Ez, ordea, zenbaitzuen kexarik gabe. Dirua xahutzea, ingurumena hondatzea eta gure etorkizuna hipotekatzea "progresoa" omen. Ingurumena zaintzea, lanpostuak sortzea, ahalik eta gehien birziklatzea eta etorkizunari erantzukizunez begiratzea, atzerapausoa.

Eskerrak baden eta ibarrean ere hedatzen ari den bestelako pentsamoldea eta jendea antolatzen ari den azpiegitura erraldoien aurka eta jendarte eredua aldatzearen alde. Larunbatean manifa dago Donostian, bestelako Gipuzkoa posible dela aldarrikatzeko.

Herrialdeko zenbait eragile ekologistek deituta. Bertan izan beharko ginateke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak