Zigarrolako komertzioetan margoketak

Erabiltzailearen aurpegia Ane Garcia-Arregi 2016ko abe. 24a, 00:00

Orain dela aste batzuk, Zigarrola auzoan, Gipuzkoa etorbidean ireki edo eraberritu dituzten zenbait komertzio handiren iragarki panel eta izenetan  margoketak egin dira. Hauetan, gaztelera hutsez erabiltzen diren kartelak margoz busti ditugu –Lidl berria, Hiper Asia berritua…–.

Denda komertzial hauen arduradun, langile eta erabiltzaileek jakin behar dute hau ez dela beraien negozio edo zerbitzuen aurka egindako zerbait, baina bai hauek erabiltzen duten hizkuntza politikaren aurka eginikoa. 

Bertako herritarren eskura irekitzen diren zerbitzuek ezin dute gure hizkuntza ezkutatu, ikusezin bihurtu eta ondorioz mespretxatu.

 Udalak esaten duen bezala, "zaindu dezagun gure herria, aitor dezagun bere balioa eta mantendu dezagun gure ondarea, herritarren arteko elkarbizitza hobetzeko". 

Erantzukizun bera   eskatzen diogu Udalari, komertzio edo zerbitzu berrien lizentziak eta baimenak ematerakoan, hizkuntzaren erabilerari dagokionez exijentzia minimo batzuk eskatu ditzan.

Hemendik aurrera ere, orain arte bezala, gure herrian zein auzoan iragartzen diren gaztelera hutsezko kartel, seinale edo iragarkiak –publiko zein pribatu– kendu, zuzendu edo ezabatzen jarraituko dugu.

----------

Ane Garcia-Arregi

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak