"Hondakinak gora eta hondakinak behera"

Erabiltzailearen aurpegia Asier Garai 2012ko eka. 11a, 02:00

Azken boladan etxe ugaritako mahai ingurutan eta lagun artean...

... hizpide izan da hondakinen bilketa sistema. Parte hartu dugun eztabaidetan atez atekoaren kontra daudenengan argumentu antzetsuak entzun ditugu: zikina dela, deserosoa, etab. Eztabaida gehienetan benetako arazoaren muinari buruz ezer entzun ez izanak beldurtu egiten gaitu. Jendearengan urduritasuna sumatzen da bere ohituretan aldaketa txiki bat egin behar duelako, eta horregatik da funtsean hizpide gai hau.

Arazoaren larritasunaz jabetzeko egungo gizartean dugun kontsumo ereduari begiratu besterik ez zaio egin behar. Ustiatu-kontsumitu-bota eredu lineala izaten jarraitzea jasanezina da, baliabide naturalak mugatuak direlako. Hau aspaldidanik genekien zerbait da, baina orain arte ez da aldaketa esanguratsurik izan kudeaketa ereduan.

Gipuzkoako udalerri ugarik apustu sendoa egin dute bide onean eta denboraren poderioz jabetuko gara erabakiaren garrantziaz. Gizateria guztiak, bai guztiak, lehenago edo geroago errekurtsoak berrerabili edota birziklatu egin beharko ditu halabeharrez. Beraz, zergatik ez gara gu lehenbailehen hasten, eta ingurumen osasuntsuago baten alde ohitura batzuk aldatzen gure etxeetan?

Hau guztiau aldarrikatzeko eta gipuzkoarrok errausketarik ez dugula nahi erakusteko ekainaren 17an, igandea, Donostian Mosaiko Erraldoi bat egingo dugu. Arrasaten ere ekainaren 11n, astelehena, agerraldi bat egingo dugu etorkizuneko aire garbiaren alde.

--------------------

Asier Garai, Nekane Ayensa eta Luis Mari San Julian

(Arrasate Zero Zabor)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak