Arrazoia, aseguru-etxea aldatu nuela eta Mapfreri ez niola jakinarazi bi hilabeteko aurrerapenarekin autoaren asegurua bertan behera utzi nahi nuela. Inoiz gertatu zaizu zuri horrelakorik?
Zoritxarrez, Arrasaten, nire egoera berean dauden bezero askori demanda jarri eta epaitegietara jotzen ari da Mapfre.
Herritarrak demandatuta, ez lapurreta egiteagatik, ez mehatxu egiteagatik, ez inor bahitzeagatik... aseguru-etxea aldatzeagatik bakarrik.
Epaitegira joatea ez da inoren gustukoa; are gutxiago, poliza bat bertan behera uzte soilagatik eta gure konfiantzazko agente batekin kontratatzeagatik.
Bezero asko demandatzen ari dira asegurua ordaintzea eskatuz; zein da erabaki hori hartzen duen multinazional horren arduraduna? Zein helbururekin ari dira? Honek guztiak ez dauka inolako zentzurik.
Hor konpon Mapfre eta bere estrategia. Ni eta nire egoera berean dauden bezeroak ez gaituzte berriro euren bulegoetan ikusiko. Epaitegian bai, han ikusiko naute, baina asegurua gura dudanarekin kontratatuko dudala defendatzen.
----------
Angel Fernando Izquierdo
Arrasate