Ateak zabaldu elkartasunari

Erabiltzailearen aurpegia Arantzazu Ezkibel 2016ko martxoaren 19a

Europako Batasuna mugak ixten dabilen honetan, herritarrek ateak zabaldu dizkiete elkartasunari.

Errefuxiatuen arazoan beste aldera begiratu du Europak, eta akordio injustu eta lotsagarria sinatuko du egunotan. Horren aurrean, zer egin dezakegu herritarrok? Beharbada, ezer gutxi. Hala ere, herritar talde handi batek gure esku dagoena egitea erabaki du.

Hotz elkarteen bitartez elkartasuna adierazten dabiltza errefuxiatuei; laguntza humanitarioa jasotzen dabiltza errefuxiatuei bidaltzeko. Biba zuek! Lerro hauen bitartez, elkartasuna adierazi nahi diet errealitatea bertatik bertara jasotzen dabiltzan kazetariei; tartean, Ane Irazabal arrasatearrari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak