Hesiaren atzean jendetza ikusten da, poltsikokoak eta kamerak eskuetan dituztela famatuei argazkiak ateratzen. Lehenengo ilaran, aldiz, emakume edadetua, aurrean duenari so, bizitza bertatik bertara jasotzen.
Irudi hori buruan nuela, Oñatiko jaietako Txantxikuaren jaitsieran zera ikusi nuen: gaztetxoak, kanpandorrera begira egon beharrean, gertatzen ari zenari bizkarra eman eta euren poltsikokoarekin selfie-ak egiten, txantxikua atzean zutela. Errealitatea bertatik bertara ikusi eta gozatzea baino nahiago dugu errealitatea digitalean jaso?