Gustuko ditut agertzen diren paisaiak eta gustuko ditut probak. Inbidia ere pasa izan dut proba batzuk ikusten, horiek egiteko gogoz geratuta. Baina, urteak pasa ahala, gero eta gutxiago gustatzen zaidan programa da. Parte-hartzaileen artean errespetu falta handia igartzen dut, errespetu falta kapitainei –baita alderantziz ere–, errespetu falta aurkezleari…
Egun guztia hijoputaka pasatzen dute, edo hori erakusten dute, behintzat, telebistan. Uste dut programaren ekoizleek edo ETBk hori bilatzen dutela, audientziaren aitzakian. Hori da ETBk bultzatu nahi duen eredua?