Estatua

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria

Oporretan Kataluniatik gertu izan gara.

Herri haietako erakusleiho eta horma batzuetan katalanaren aldeko pegatinak ikusi ditugu: No et tallis, parla en català –nolabait, Ez kikildu, hitz egin katalanez!–. Edonola ere, gurearekin konparatuz, bestelakoa da katalanaren osasuna. Adibidez, ingurune oso turistikoa da eta bisitarientzat kartelak eskuragarri daude modu honetan: testuak katalan hutsean agertzen dira eta bazter batean QR bat dator gazteleraz, frantsesez eta ingelesez irakurtzeko. 

Herrialde hartako araudiak katalana identitatearen eta gizarte kohesioaren elementutzat jotzen du. Horrela, besteak beste, ezagutza minimoa behar da bizileku-baimena izateko eta baita komertzioetan lan egiteko ere –katalanez hurbiltzen zaion bezeroak diskriminaziorik ez jasateko–; bestalde, doako formazioan baliabideak jartzen ditu.

2026ko Euskadin norbaitek pentsa lezake urrunegi joan direla. Baina ez luke iritzi hori izango, esate baterako, Danimarkaz –eta hizkuntza danieraz– arituko bagina. Kontua da Kataluniatik hurbil dagoen lurralde hori Andorra dela. Eta Andorra estatu independentea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak