Birusak

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2026ko maiatzaren 20a

COVID-19aren pandemia gogoratzean, gaurko ikuspegiaz aztertuta, badaude garai hartan agertu ziren ezaugarri batzuk gerora hobetu ez direnak.

Giza sufrimendutik harago, gizarte zibilak galdu egin zuen. Estatu Espainiarrean ezkerrak agintzen bazuen ere, krisiari aurre egiteko armadari protagonismo berezia eman zioten. Alarma-egoera ezarri eta sarritan hitz egin zuen graduazio altuko militar batek Moncloako prentsaurrekoetan; nabarmentzen zuen, gainera, COVIDarena gerra bat zela.

Galdu egin zuen euskarak. Urgentziaren izenean zenbat eta zenbat kartel eta mezu idatzi ziren gaztelera hutsean!

Galdu egin zuen Europako Batasunak. Hasieran, bereziki, indarrak batu ordez, estatu bakoitzak bere aldetik jo zuen maskarak, arnasgailuak eta bestelako ekipoak eskuratzerakoan.

Galdu egin zuen Euskal Autonomia Erkidegoak. Ordura arte, EAEren irudia orokorrean eraginkortasunarekin lotzen bazen, pandemiaren kudeaketa, Estatuko beste erkidegoetan bezala, ez zen eredugarria izan. Horrekin batera, euskal osasun sistemak zituen gabezia asko agerian geratu ziren.

Gertu dabilen hantabirusak ez ditzala kalteak areagotu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak