Soldadutza

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2026ko apirilaren 1a

"Nire aitonaren aitonak ez zuen soldadutzarik egin; nik ere ez" esanez amaitu zuen bere defentsa.

Beste euskal gazte asko bezala, intsumisoa zen eta epaitua izan zen 90eko hamarkadan.

Kalkuluak eginak zituen. Bazekien 1876. urtearen aurretik Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako mutilentzat espainiar zerbitzu militarra ez zela derrigorrezkoa; ez zuten kinten sisteman sartzeko obligaziorik. Izan ere, euskal lege propioak –foruak– indarrean zeuden, neurri batean, eta defentsarako betebehar militarra lurraldera mugatzen zen.

Foruen abolizioa 1876ko uztailean gauzatu zuten, espainiar agintariek euskal lurraldeak militarki okupatuta zituztela. Beraz, gertakari erabakigarri haien 150. urtemuga betetzen da aurten. Martxoan, berriz, 25 urte konplitu dira derrigorrezko soldadutza eten zela.

Munduak hartu duen bidea ikusita, berriro indartsuena gailentzen denean, batek daki ez den ostera derrigorrezko zerbitzu militarra ezarriko Espainiako Estatuan. Hala gertatuko balitz, agian, hasieran aipatutako lagunaren alabek epaile bati esango liokete: "Nire aitak ez zuen soldadutzarik egin; nik ere ez".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak