Hizkuntza adeitsua

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2026ko otsailaren 18a

Bad Bunnyk Super Bowleko atsedenaldiko showa gaztelera hutsean egin du.

Ez du konplexurik izan Estatu Batuetan dauden ehunka hizkuntzaren artean bigarren hedatuena erabiltzeko. Bertako presidenteak, gazteleraz ez badaki ere, aurkitu du modua ulertzeko. 

Gureari, azkenaldian, nabarmen batzen ari zaizkio gero eta hizkuntza gehiago. Enpresetan ohikoa da entzutea "gure produkzio-gune eta bulegoetan hamar hizkuntza hitz egiten dira" modukoak. Eta horri lotuta, hauxe: "Kudeatu beharra dugu". Halaber, herrietan hasi gara ikusten eskuorriak hainbat hizkuntzatan –euskara eta gaztelerarekin batera–.

Iruditzen zait inozenteegiak garela euskal hiztunok. Nork dio enpresetan hizkuntza aniztasun berria kudeatu behar dela? Besteak beste, hizkuntza bi zeuden garaian –euskara eta gaztelera– ezer gutxi egin zuenak euskararen egoera normalizatzeko.

Hizkuntza boteretsuek egiten ez dutena larrialdi egoeran dagoen hizkuntzak egin behar ote du? Hizkuntza zapaldua izan behar al da adeitsua?

Euskararen ikasketa eta erabilera posible egin beharrean, Super Bowlaren tamainako gola sartzen ari gara gure atean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak