Begirunea

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria

Espainiako Leonor printzesa hiru urteko prestakuntza militarra egiten ari da.

Helburua da lurreko, itsasoko eta aireko armadetan ikastaro bana egitea. Egun batean erregina izango da, eta, aldi berean, Estatuko indar armatuen aginte gorena. Orain, Blas de Lezo eta Juan Sebastian de Elcano ontzien artean dabil.

Hiruko formazio horretaz gain, ez dut irakurri bere erreinuko beste hiru hizkuntzak ikasiko dituenik: euskara, katalana eta galiziera. Etorkizunean hainbatetan etorriko da eusko lurrera, eta, seguruenik, bere aurrekoek bezala, euskaraz irakurtzean maila oso kaskarra erakutsiko du. Por tzierto, ez da etorriko euskal lege propioak –foruak– beteko dituela zin egitera –garai batean izaten zen bezala–. Bertakoek gonbidatuko dute ekitaldiak inauguratzeko.

Madrilgo Erkidegoko presidente Isabel Diaz Ayusok beste modu batean adierazten du euskararekiko begirunea. Ekaineko Estatuko presidenteen bileratik alde egin zuen euskara entzuterakoan. Euskara ez ei da hizkuntza espainola Ayusorentzat.

Horrelako jokabideek ere erakusten dute alde egin behar dutenak euskaldunak direla. Alde erreinutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak