Katalunian hainbat alderdi politiko independentista daude. Horietako batek, Aliança Catalanak, hauxe dio: "Independentzia aldebakarrekoz deklaratu eta defendatuko dugu, Espainiako Estatua Kataluniatik behin betiko kanporatu arte". Silvia Orriols-ek gidatzen du eta azken hauteskundeetan eserleku bi lortu zituen Kataluniako Parlamentuan. Eskuineko edo ezkerreko erakundea da Aliança Catalana? Eskuin muturrekoa da, immigrazioari buruz dituen proposamenengatik.
Prentsaren arabera, gainera, alderdi horren ekimen guztiak bestelako elkarte txiki batzuek babesten dituzte. Organizazio horien izenak esanguratsuak dira: Moviment Identitari Catala, Renaixença Nacional Catalana eta Defensa Catalunya.
Alderdi tradizionalek gidatutako debate sanoaren faltan, eta Kataluniako panorama ikusita, denbora kontua izango da Europa guztian indartzen ari den olatua hona ere iristea; hau da, abertzaletasunean ere presentzia izatea.