Konjurua

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2025ko urt. 12a, 00:00

Egunotan hainbat aldiz erabiltzen dugu urte berri on esaera.

Oraingoan, baina, ez dakit espero dugun 2025a urte hobeagoa izango den. Gerra hotsak ozenago entzuten dira zerrenda amaigabean.

Berezia izan zen urte pare bat dela Josep Borrell-ek, orduko Europako diplomazia-buruak, adierazitakoa: "Europa ezin da herbiboroa izan mundu karniboro batean". Eta gehitu zuen Europako gaitasun militarrak areagotu egin behar zirela. Ordutik, notiziak ez dira lasaigarriak. Estatu batzuk derrigorrezko soldadutza berrezartzea aztertzen ari dira. Frantziak arma nuklearren modernizazioaren debateari berriro heldu dio. Norvegiarrek gerra egoeran prest egoteko jarraibideak jaso dituzte.

Azken urteotan NATOko kide gehienek gastu militarra handitu badute ere, hamar egun dela jakin da Trump-ek gehiago gastatzea "eskatuko" diela. Aste honetan, gainera, aurki Ameriketako Estatu Batuetako presidente izango denak Groenlandia bereganatzeko interesa agertu du… horretarako presio militarra erabili behar badu ere.

Guztira, urte berri on formulak balio dezala gauza negatiboak uxatzeko eta positiboak erakartzeko konjuru bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak