Gai zaila

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2024ko aza. 24a, 00:00

Duela bi aste, Puntua aldizkariko gai nagusia arrazakeriaren hazkundea izan zen.

Barruko orrietan X sare sozialetik ateratako esaldi batzuk agertzen ziren. Horien artean, hauxe: "Milaka eta milaka ekartzen dituzten etorkinak, eskulan merkea besterik ez dira. Langile-klasearen baldintzak ahalik eta gehien prekarizatzeko. Lumpenproletariado". Erreportajean mezu arrazista zela adierazten zen.

Azkenaldian, Kataluniako ezkerreko prentsan immigrazioari buruzko hainbat hausnarketa azaltzen ari dira. Batzuek esaten dute, adibidez, ez dela fenomeno guztiz naturala. Botere ekonomikoen aldetik interes berezia ikusten dute: soldata eskasak eskaintzen hasi, langabezian dauden pertsonek onartu ez eta kualifikazio baxuko lana etorkin ekonomikoek bete, etenik gabe. Gainera, esaten dute hasiera bat izan zuela: Aznarren garaia, Aznarrek estatuko monopolioak pribatizatu zituenean –bere lagunen artean–. Eta horiek errentagarriagoak egin behar ziren.

Are gehiago, Katalunian hainbatek gogoratzen du migrazio politika Madrilen erabakitzen dela. Hau da, arrazoi politikoa ere nabaritzen dute.

Ez da, ez, gai erraza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak