Desnazionalizazioa

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2024ko ira. 15a, 08:37

Aste honetan berriro agertu da debate politikoan Euskal Autonomia Erkidegoaren estatusari buruzko gaia.

Eneko Anduezak esan du eskubide sozialei begiratu behar zaiela, eta ez independentziaren bideari. Gehitu du ikerketa soziologiko guztien arabera sentimendu independentista oso baxu dagoela gizartean. Txapela kentzekoa! Badirudi kasualitatez gertatu dela. Baina 2016an jeltzaleekin Jaurlaritzara heldu zirenetik, sekulako lana egin dute EAE Espainiako erregio bezala nabarmentzeko. Horrela, askotan, bertako hedabide publikoen albistegiek Madrilgo irrati-telebisten albistegien luzapenak dirudite.

Anduezak aipatu du Kataluniako eredua ez dela jarraitu behar jakinda nola bukatu duen. Txapela kentzekoa hori ere! Lehenik, espainiar gobernuek prozesu independentista baketsua argudioez beharrean denetariko makilakadez geldiarazi, eta gero esan: "Ikusi zer pasatzen den?".

Norbaitek pentsatuko du normala dela La Roja-ren garaipena etxafuegoekin ospatzea edo euskal abeslari gazte batek bere kontzertua gaztelaniazko kantu batekin hastea Arrasateko Monterronen.

Desnazionalizazioa ez da kasualitatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak