Maite zaituztet

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2024ko eka. 30a, 00:00

Zutabe honetan idazteko inspirazioa momentu diferenteetan sortzen zait.

Egoera horietako batzuk bereziak dira: adibidez, ideiak ager daitezke mendian aldapan gora noala edo lagunekin nagoela gaueko ordu txikietan. Nolanahi ere, gaiarekin aurrera egiteko erabakia hartzen dut, batean, menditik etxera bueltatu naizenean eta, bestean, egunak argitu duenean. Ondorioz, ideia batzuek aurrera jarraitzen dute eta beste batzuek ez; agian, beste baterako.

Zutabe honek pasatu du galbahea, justu bada ere. Zergatik zalantza? Ondoren datorrena egiteko nolabaiteko lotsa alde batera utzi behar izan dudalako. Goazen muinera. Artikuluaren tituluan diodana irakurle berezi birentzat da: nire alabentzat. Bai, bi hitzak zuentzat dira.

Zergatik orain mezu hori? Erantzuna beste galdera bat da: eta zergatik ez?

Irakurle bereziak direla jarri dut. Hala ere, uste dut ez dituztela artikuluak irakurtzen, publikatu aurretik azaltzen baitiet zeri buruzkoak diren. Oraingoan salbuespena egin dut eta ez diet ezer kontatu. Ea ostiral honetan ze ordutan enteratzen diren eta deitzen didaten esateko: "Aita! Mesedez! Hau lotsa!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak