Ez galtzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2024ko mai. 19a, 00:00

Aste batzuk dela Ekuadorren izan nintzen.

Bertako lagun batzuek kontatu zidaten beraien aitona-amonak kalean jolasten zirela umetan. Gaur, eta badira urteak, segurtasunagatik, munduko beste leku askotan bezala, neska-mutilek ez dute bakarrik ibiltzerik. Elkartzen dira etxeetan, adibidez. Gainera, lehen ez bezala, etxe asko hormaz inguratuta daude. Aldaketa hori gertatu da, elkarrekin lan egiteko tradizioa badute ere. Guk auzolana esaten duguna han minga deitzen da.

Behin minga zer den aipatuta, beste hitz bat argitzea falta da ondoren datorrena ulertzeko. Azterketetan kopiatzeko ateratzen den txuletari polla deitzen zaio Ekuadorren.

Euskadin gertatu zen anekdota. Elkartu ziren hemengo eta Ekuadorko agintari nagusiak. Hizketaldian gureak galdetu zion ea nola egiten zuten zerbait eta Ekuadorkoak erantzun zuen: "Gori minga-rekin egiten dugu". Aurrerago daturen bat eskatu zion euskaldunak, eta amerikarrak orduan: "Itxaron, polla atera behar dut". Gure lehendakariak ez zekien non sartu.

Guk ere, eta bueltan nator harira, ez dugu jakingo non sartu, esku artean duguna zaintzen ez badugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak