Debate sanoa

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2024ko mar. 24a, 00:00

Esaten dute (batzuek) milaka eta milaka etorkin behar ditugula lanpostu batzuk betetzeko. 

Langabezia badago ere, hainbat kasutan, hemen jaiotako herritarrentzat ez dira erakargarriak zenbait ogibide. Ondorioz, planteatzen den irtenbidea kanpoko eskulana ekartzea da. Behin eta berriz agertzen dira komunikabideetan gabezia hori kuantifikatzen dituzten zenbakiak. Oso hedatuta dago pentsamendu hori. Etorkinen beharraz bat datoz enpresariak eta ezkerra ere.

Esaten dute (beste batzuek) etorkin oldeak soldatak jaisten dituela. Gero eta sektore gehiagotan bertako herritarrek ez dituzte nahi lanpostu batzuk. Iruditzen zaie gutxiegi ordaintzen dela, eta behar larrian dauden etorkinek onartzen dute lana. Ondorioz, eskaintza eta eskariaren ereduagatik, lansariak beherantz doaz.

Etorkinek maitasun guztia merezi dute. Immigrazioak, fenomeno bezala, behar du debate sanoa gizartean alderdi ekonomiko, linguistiko zein etxebizitzari dagokionez. Ez da erraza garaiotan. Bitartean, eskuin muturra gorantz doa Europan, besteak beste, Portugalen, eta gazteei esker, joan den asteko hauteskundeek erakutsi dutenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak