Ardatza(k)

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2024ko ots. 18a, 00:00

Atzerritar batek galdetzen didanean hemengo politikari buruz, modu honetan hasten naiz.

Ardatz horizontal bat marrazten dut eta puntu bat zentroan: albo batean ezkerreko alderdiak jartzen ditut eta bestean, eskuinekoak. Munduko herrialde askotan nahikoa izango da lerro hori, neurri batean bertako dinamika politikoari itxura hartzeko. Gurean, baina, zerbait falta da.

Beste marra bat irudikatu beharra dago, zentro hori zeharkatzen duena goitik behera: alde batean euskal nazionalismoa dago eta bestean, espainola. Gainera, azken ardatz horrek baldintzatzen du joko politikoa. Baldintzatzen du idatzi dut? Baldintzatzen zuen jarri beharko nuke. Eusko Legebiltzarrak erabiltzen dituen 75 aulkietatik 52 batzen dituzte EAJk eta EH Bilduk. Hau da, ia erakundearen %70ek autodeterminazio eskubidea defendatzen du. Hala ere, gaur egun, ez da askorik nabaritzen.

Laster izango ditugun hauteskundeei begira inkestak agertzen hasi dira. Aipatutako bi alderdien aulki kopurua antzerakoa izango ei da, EH Bilduk aurre hartuta oraingoan. Datorren legealdian, esandako ardatzak jarraitu egingo ote du diluitzen edo indartu egingo da?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak