Atzo, gaur eta bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2023ko abe. 1a, 08:22

Ohikoa da entzutea lehengo garaiak hobeagoak zirela. Iraganean langileagoak, solidarioagoak eta abar ginela esan ohi da. Ez dut uste horrela denik. Azalean zimur gutxiago genuela, seguru baietz, baina izaera, lehen eta gaur, antzerakoa da.

Elmako jaiak dira Arrasaten, auzo (nolabait) berriei dagokienez, arrakastatsuenak. Sekulako jendetza batzea lortzen dute. Urbanizazio sortu berrietan bikote gazte asko izaten da eta horiekin umeak. Eta seme alaba txikiak gurasoentzat bultzada garrantzitsua dira jaiak prestatzeko. Hala ere, urteak igaro ahala, ume izateari uzten diote eta auzoko festak ez zaizkie hain erakargarriak egiten. Ondorioz, antolatzaileek hasierako urteetako pizgarria galdu eta jaiak beste fase batean sartzen dira.

Ea oker nagoen, baina imajinatzen ditut hemendik adibidez hogei urtera Elmako jaien antolatzaileak hauxe esaten: "Ai ene, gaur ez dago kooperaziorako espiriturik; sasoi hartan bai sartzen genituela orduak dena organizatzen eta bai inplikatzen zela jendea!".

Edonola ere, atzo eta gaur presente dago elkarlanerako grina, eta bihar ere aukerak izango dira agerian jartzeko.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak