129 urte

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2023ko uztailaren 16a

Milioika pertsonak gozatu dute mundu osoan Tourraren hasieraz.

Despistaturen batek –esajeratu egingo dut apur bat– Interneten kontsultatuko zuen Bilbo non dagoen. Zergatik? Ez zituen topatuko hain kategoria altuko ekitaldian espainiar agintari nagusiak –erregea eta presidentea–. Konturatuko zen Gendarmerie-rekin batera Ertzaintza izeneko poliziaren esku egon dela segurtasuna. Eta ikusiko zuen nonahi hiru koloreko bandera. Ikurrinak egon dira –Nafarroako banderarekin batera, zenbait kasutan– milaka eta milaka herritarren eskuetan, balkoietan, zelaietan...

Behin Tourra pasatu dela, egoera itzuli da normaltasunera. Ikurrinak bueltatu dira armairura, hurrengo deialdira arte. Beste edozein herritan bandera nazionalak esparru propio askoz gehiago ditu. Presentzia du erakundeetan, enpresetan edo etxeko lorategian ere. Gurean, gaztetxo despistaturen batek –esajeratu egingo dut gehiago– pentsatuko du egoera bereziekin lotutako elementu folklorikoa dela. Ez zen, baina, bereziki horretarako sortu.

A, gaur bezalako egun batean ikusi zuen argia ikurrinak. 129 urte dela jarri zuten lehen aldiz balkoi batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak