Noraezean

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2023ko mai. 28a, 00:00

Joan den astean, Kataluniako prentsan Carles Puigdemont albiste izan da.

Egunkari gehienetan, gainera, lehen orrialdean agertu da. Hala ere, euskal hedabideetan oihartzun eskasa izan du.

Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Batzordeak beste behin zigortu du Espainiako Estatua Kataluniako independentzia prozesuaren baitan. Oraingoan, Puigdemonten eskubide politikoak urratzea egotzi dio.

Batek baino gehiagok ahaztuko zuen lurralde hartako presidenteak erbestean jarraitzen duela eta independentistak egon badaudela. Ez da arraroa ahaztea. Izan ere, gailendu den errelatoak bilatzen duena da burujabetzarako ekimenak alboratzea –prozedura demokratikoak badira ere–. Nolabait, hauxe da mezua: "Argi ibili; hortik doanak jasan beharko du erbestea, kartzela, zigor ekonomikoa, biolentzia…". Ideia hori gure artean ere nonahi hedatu da.

Bere momentuan, katalanen konfrontazioaren aurrean, "euskal bidea" aipatzen zen. Baina, ikusitakoak ikusita, badirudi jokamolde hori autonomiaren kudeaketa besterik ez dela. "Kataluniar bideak" Tourmalet bazuen jomuga, "euskal bidea" bizikleta estatikoa zen. Eta da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak