Mundua denborarik gabe geratzen ari da klima aldaketaren ondorio katastrofikoak geratzeko.
Aspaldi irakurri nuen badagoela beste mehatxu planetario bat denboraren metaforaz ere salatzen dena: desastre nuklearra. Espezie bezala desagertzeko arriskua ekarri zuen bonba atomikoak. Eta aparteko zientzialari talde batek arriskua urtero neurtzen du 1947tik aurrera. Ordulari sinboliko batekin egiten dute hori (Doomsday Clock): orratzak gauerditik zenbat eta gertuago egon, orduan eta hurbilago dago hondamendi nuklearra.
Pandemia garaian elkarlaguntzak gora egin eta esaten genuen munduak hobera egingo zuela. Hala eta guztiz ere, Ukrainako gerraren ondorioz, egoera globalak okerrera egin du: estatu asko eta asko aurrekontu militarrak areagotzen ari dira. Ez da harritzekoa, beraz, inoizko gertuen gaudela apokalipsitik; aipatutako ordulariaren arabera, 90 segundo falta dira.
Aste Santu garaian gaude, eta, errituak berpizkundeaz bukatzen badira ere, munduari dagokionez ezin izan oso optimista…