Salve Pelele

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2023ko ots. 12a, 00:00

13 urte nituen La Polla Records taldeak Salve diskoa atera zuenean.

Punk-rock doinuez kantatutako letra zorrotz haiek gizartea astindu zuten. Baita nerabezaroan geunden lagun askoren ikuspegia ere. Abestiek transmititzen zuten inkonformismoa eta salaketa soziala haize freskoa izan zen guretzat gaur baino tradizionalagoa zen gizarte hartan.

Asko dira letra gogoangarriak; adibidez: Ya vale de pringar, los enanitos buenos al patrón han de matar; En mi tumba hay latas de cerveza; Come mierda; edo diskoari izena ematen dion abestian esaten direnak.

13 urte ditu alaba nagusiak. Lagunen artean gustuko duten konposizioetako bat Pelele izenekoa da, Morad rapero eta musikariarena –hau ere gazteleraz–. Behin eta berriz entzun badut ere, zaila egiten zait esaldi zirraragarririk bilatzea. Honelakoak jasotzen ditu kantuak: Pe pe pelele, te crees que es muy fácil nombrar a la L.

Salve-ren garaian guraso zirenek pentsatuko zuten gazteria galduta zegoela. Hala ere, iruditzen zait gure munduak bide onetik egin duela. Horregatik, ez dut arduratu beharko Pelele moduko abestiengatik…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak