Bozketak

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2022ko abe. 25a, 00:00

Diktadura batean, dakigunez, botere guztia pertsona edo erakunde bakar baten esku dago.

Ez da hauteskunderik izaten. Asko jota, inolako berme demokratikorik gabeko erreferendumak antolatzen dira. Francoren diktadurapean ere ez zegoen bozketarik. Baina horrela zen leku edo gune guztietan? Ez. Mondragoneko Esperientziaren kooperatibetan bozkatu egiten zen demokratikoki. Nolabaiteko gune demokratikoak ziren. Orduan eta gaur erabaki garrantzitsuenak batzar nagusian hartzen dituzte langileek (bazkideek).

Hasierako urteetan, edonola ere, 1etik 3rako boto kopurua zuten langileek beraien indizearen (ordainsariaren) arabera: hainbesteko indizea, hainbeste boto. Aurrerago, zuzendu zuten demokrazia ulertzeko modu berezi hori eta pertsona bat, boto bat eskema ezarri zuten. Ordutik, hori da hemengo kooperatiben izaeraren ezaugarri bat edo, bestela esanda, espiritu kooperatiboaren alderdi bat, antolakuntza demokratikoa deitzen dena.

Munduak ikusi berri du Oronak eta Ulmak asanbladan erabaki dutela Mondragonen Taldetik irtetea, nahiz eta, iruditzen zait, zatiketak inor gutxiri ekarriko diola onurarik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak