Laneko kontuengatik, hainbatean, kanpoko pertsonekin izaten naiz. Behin, korear batzuekin afaldu nuen eta beraien artean korearrez aritu ziren ni mahai berean nengoela. Ingelesez berba egin ahal zuten ni ere parte sentitzeko, baina ez, edukazio kaskarra korearrek. Beste batean, bazkaria Sudango bisitari batzuekin izan zen. Lankide bat eta ni geunden mahaiaren bueltan sudandarren artean, bakoitza mutur batean, eta haien arteko hizkuntza arabiera izan zen. Sudandarrek ere ohitura eskasa. Hau da hau! Kontinente diferenteak, baina bietan jokaera negargarria. Egia esan, izan ditut antzerako esperientziak beste kontinenteetako lagun askorekin ere, eta beti berdin. Jesus! Munduan nonahi portaera txarreko jendea.
Ezin ulertuta nenbilen nola egon zitekeen hainbeste pertsona bihozgabe planeta honetan. Azkenean, zer pentsatu eman didan erantzun bat aurkitu dut: ez dago edukazio txarrik, kolonizatutako herrietan urteetan eragindako sentipena baizik.
Sorioneku-ak sentimendu hori alde batera utzi dutenak.