Juramentua

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2022ko ira. 25a, 00:00

Kolonbiak gobernu berria dauka, 200 urtean lehen aldiz gobernu ezkertiarra. 

Abuztu hasieran zin egin zuten beren kargua Gustavo Petro presidenteak eta Francia Marquez presidenteordeak. Franciaren juramentua berezia iruditu zitzaidan. Petrok bezala, "zin dagit Jaungoikoari" esanez hasi zuen. Aurrerago, Petrok ez bezala, arbasoak hartu zituen kontuan. Hain zuzen ere, deigarria iruditu zitzaidan Jose Antonio Agirre lehendakariak 1936an erabilitako formularen antzerakoa izatea: Agirrek ere hartu zituen gogoan Jaungoikoa eta arbasoak. Begirada gora eta begirada atzera. 

Francia presidenteordeak ezagutzen al zuen Agirrek esandakoa? Izan daiteke Euskal Herrira batutako kolonbiarren influentziaren ondorio? Edo, akaso, lotura lehenagokoa da, aspalditik euskal emigrazioak munduan zehar balio batzuk zabaldu zituelako. Izan ere, 1882 eta 1884. urteen artean Kolonbiako presidentea izan zen Jose Eusebio Otaloraren aita Aretxabaletakoa zen.

Ez, arrazoia sinpleagoa izango da. Batak eta besteak erabilitako formulen atzean sentimendu unibertsalak daude, kultura bataren edo bestearen propio ez direnak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak