Oztopoak

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2022ko uzt. 17a, 00:00

2010eko uztailaren 10ean sekulako manifestazioa egin zen Bartzelonan Som una nació, nosaltres decidim lelopean.

Procés subiranistaren abiapuntutzat hartzen da agerraldi hori. Gogoratzen dut egun hartan Bartzelonan batutako jendetzak ikaragarrizko animoa zuela. Dibortzio prozesuak aurrera eta aurrera egin zuen 2017ra arte. Azkenaldian Katalunian izan naizenean ia ez dut gogo independentistaren zantzurik nabaritu. Hainbat arrazoik azaltzen dute hori, batzuk prozesuaren barnekoak dira eta beste batzuk kanpokoak.

Azken horien artean daude Kataluniako medio batzuek aipatu ohi dituzten deep state eta lawfare. Lehenari "estatuaren botere faktikoak" deitu izan diogu hemen eta, aspaldion, fake informazioa (faltsua) batu behar zaio. Bigarrenarentzat, ez daukagu izenik. Lawfare edo "gerra juridikoa" da tribunalak eta legeak erabiltzea aurkaria neutralizatzeko. Elementu horien erabilpenaren adibideak identifikatu litezke penintsulako alde hartan. Eta baita alde honetan ere.

Ingelesezko hitzak badira ere, eskoziarrek ez dituzte hainbeste oztopo izango 2023an erreferenduma antolatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak