Sustrai sendoak

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2022ko eka. 12a, 00:00

Alemaniako Siemens Energyk iragarri du Siemens Gamesaren ehuneko ehuna erosteko asmoa duela. Gauzatzen bada, aldaketa handiak ekarriko ei ditu; adibidez, posible da azkenean Euskaditik kanpora eramatea egoitza. Ondorioz, berriro piztu da debatea: gero eta euskal enpresa gehiago daude kanpoko jabeen kontrolpean. Eta azken horiek ez dute inongo interesik herriarengan.

Edonola ere, ezintasuna nagusi den eztabaida horretan inork ez du esaten eredu kooperatiboa sustatu behar denik. Aipatzen da administrazio publikoak akzioak erosi eta enpresaren kapitalean partaidetza izan behar duela –gutxiengo egoeran bada ere–. Baina arazo horren aurrean kooperatiben onurak ez daude mahai gainean.

Gure bailara honetan dauden kooperatibak lan elkartukoak dira bereziki. Hau da, bazkidea langilea eta jabea da aldi berean, boto bakarra duen jabea. Eta bazkideak bertako herritarrak dira. Hortaz, kooperatibaren batzar nagusian nekez erabakiko dute egoitza beste herrialde batera eramatea. Nekez erabakiko dute herrian aberastasun sortzailea den gauza hori –enpresa– beste leku batera eramatea. Sustrai kontua da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak