Hirurak dira pertsona aktiboak beraien gertuko komunitatean, eta horregatik, inbasioa hasi zenean, banekien komunikatuko ginela. Ukrainar gazteena atzerrian dago ikasten eta laguntza humanitario lanetan ari da egunotan. Gurera etorri zenean ere ikaslea zen; diru gutxi eta gogo handia. Ametsak betetzeko daudelako, autostop eginez etorri zen Kievetik Arrasatera. Beste ukrainarra herrialdean bertan dago, laguntza humanitario zereginetan bera ere. Egoera normal batean jarduera ekonomiko berriak sustatzen ibiliko zen. Lagun errusiarrak inbasioaren hasieran idatzi zidan bere mina adierazteko. Imajinatzen dut izaera kritikoari eusten diola.
Gaurik ilunena igarotzen denean espero dut hiru lagunen argiak distiratzen jarraituko duela.