-Gogoratzen duzue infekzioaren lehen asteetan armada espainiarra ibili zela lekuak behin soilik desinfektatzen? Eta zein izan zen jende askoren –taldearen– erreakzioa? "Dena beharko da". Gaur, guztiok dakigu neurri hura ez zela eraginkorra pandemiaren kontra.
-Hilabete hauetan, askok birusaren zabaltzailetzat gazteak hartu dituzte lehenengo, eta ondoren, txertoa hartu ez duten pertsonak. Omikronarekin ikusi dugu, baina, birusaren mugikortasuna beste zerbaiten araberakoa dela – zientziarentzat oraindik ezezaguna den zerbait–.
-Planeta hobeagoaren alde dagoen gizarte honek, inoizko gizarterik aurrerakoienak, alde batera utzi du Osasunaren Mundu Erakundearen eskaria –herrialde pobreei laguntzea–, eta geureaz soilik arduratu gara.
-Irratiko iritzi-emaile bati entzun berri diot egoera honetan falta direla liderrak –eta ez gestoreak–. Horixe, ba, liderrak behar dituzte animalia zein gizaki taldeek.