Ibai artean

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2021ko aza. 7a, 00:00

Gizateriaren historian oso emankorra izan zen Mesopotamia –mesos artean eta potamos ibaia–. Tigris eta Eufrates ibaien artean eta inguruan garatutako zibilizazioek aurrerapen asko ekarri zuten milaka urte dela

Denboran eta asmakizunen tamainan saltotxo bat eginez, Deba-Aramaio inguruko lurraldeak ere baditu azpimarratzeko bereizgarriak. Zerrenda luzeagoa izan arren, nabarmendu daitezke, besteak beste, ondokoak. Bertako euskalgintza eredugarri izan da Euskal Herri osoan zehar sortzeko euskara elkarteak, tokiko komunikabideak eta bestelako euskarazko jarduerak. Musikari dagokionez, bat aipatzearren, ibai arte honek eman du, 80ko hamarkadan, Iberiar penintsulako punk talde nagusia. Enpresa arloa ere oso aberatsa da: lur hauetan dago dozenaka herrialdetan egunero erabiltzen diren giltzak fabrikatzen dituen industria, eta bertan jaio zen mundu osoan miresten den eredu kooperatiboa; parekorik gabeko kooperatiba industrialak, hezkuntza esparrukoak, kreditukoa, ikerketakoa…

Harro sentitzeko mesos-potamos da gurea ere. Harrotasunak balio dezala dugunari eutsi eta etengabe aurrera egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak