Uztailean gertatu zen. 1876ko uztailaren 21eko legeak Foruak ezeztatu zituen betiko. Eta aurtengo uztailean ere notizia izan da. Bergaran elkartutako alkate eta zinegotziek, 1976ko mendeurrenean bezala, Foruen abolizioa gogoratu zuten. Adierazi zuten, gainera, herri modura antolatzeko eskubidea dugula herritar guztiei bizi-proiektu duin eta kalitatezkoa bermatzeko.
Aste honetan albiste izan da ELAk euskal Estatu propioa aldarrikatuko duela bere azaroko Kongresuan.
Ez dira notizia bera, baina guztiek islatzen dute marko propioa behar dugula gizartearen erronkei hobeto erantzuteko.