Arriskuak

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2021ko ira. 12a, 00:00

Abuztuan, tenperaturak oso gora egin zuen egun haietako batean, Kataluniako parke tematiko ezagun batean ginen. Atrakzio batera igotzeko ilara luzean zain geundela, aldamenean zegoen pertsona, konortea erdi galduta, botaka hasi zen.

Handik egun gutxira, oraindik bero itogarria nagusi zela, Pirinio mendietan ere antzerako egoera gertutik ikusi nuen. Mendi-aterpera igo berri zen pertsona bat lurrean eseri zen, zorabiatuta, botaka.

Zein modutan jokatu zuten, kasu batean, parkeko enplegatuek eta, bestean, aterpeko langileek? Azken horiei entzun nien esaten: "Ez da ezer izango, baina badaezpada…". Esaldiaren amaiera ulertu ez banuen ere, hamar minuturen buruan erreskate helikopteroa lurreratu zen sanitario batekin. Parkean, ordea, gaitza izan zuen pertsonaren bikotekideak kontatu zigunez, mezua bestelakoa izan zen: "Larria ez bada, ez diegu guneko osasun-langileei deituko". Eta baso bat bete ur eman zioten. Lehentasuna negozioak izan zuen. Zergatik ote? Itxura denez, atrakzioen artean sanitarioak ikusteak dibertsio irudia –negozioaren muina– zapuzten duelako.

Non da arriskutsuagoa ibiltzea?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak