Adibide asko daude eta ia egunero azaltzen dira, gaia edozein dela. Aipatutako komunikabideetan EAEko Labi bezain etxekoa da Lurralde Arteko Kontseilua eta horregatik ez da zehaztu behar kontseilu espainiarra dela. Batzuetan, lurraldetzat Estatua hartzen da: "Dagoeneko ehunetik gora dira genero indarkeriaren biktimak". Bestetan, argitu beharrean dago barrutia EAE dela: "Atzokoa x. lan istripua izan zen Euskadin".
Euskal Herriari ematen zaion tratamenduak ere atentzioa deitzen du. Paradigmatikoa izan zen joan zen urtean, Estatuko komunitateen konfinamendu perimetrala bertan behera geratzean, "Kantabriara eta Nafarroara joan ahal izango gara" bezalakoak entzutea.
Balizko operazio horrek izenik balu, agian, Diluitzen deituko litzateke.