Iruditzen zait gurean kasu gehiago egin behar diegula pizgarri praktikoei, adibidez, herrigintzan.
Katalunian –errelato ofizialak procés-arekin loturiko guztia negatibotzat jotzen badu ere–, hauteskundez hauteskunde, gobernu guztiak independentistak dira funtsean ondoko ideiarengatik: "Dibortziatuz gero, hobeto biziko gara". Bizi-kalitatea aldarrikapenen zentroan.
Portzierto, hasierara itzuliz, batek baino gehiagok eskertuko luke Ameriketako Estatu Batuetako beste pizgarri hau latitude hauetan eskainiko balitz: txertoa jaso duenak app batzuetan errazago izango du ligatzea.